nATZA antolatzen ari den hitzaldi zikloaren barruan, migrazio politikak; zer egin dezakete udalek kultur aniztasuna sustatzeko? hitzaldia izan zen ostegunean. Bertan hitz egin zuen jatorriz mexikarra den Victoria Mendoza psikoterapeuta eta hainbat mugimendu sozialetan ibilitakoak; eta jatorriz kanariarra den Pedro Albitek, EHUko soziologia irakasleak.
Etorkinen parte hartzea
Victoria Mendozak esan zuen etorkinak iristen direnean, normalean, iristeko sareak oso antolatuta daudela. Bere ustez, askotan laguntzeko modua paternalista da eta esan zuen autonomiaz ibili daitezen utzi behar zaiela etorkinei. Horrez gain esan zuen, etorkinen lehen mailako parte hartzea bilatu behar dela.
Ikuspegi propioa
Pedro Albitek Euskal Herriko migrazio mugimenduak azaldu zituen. Bere ustez ´migrazioaren arazoa Espainia edo Frantziaren betaurrekoetatik ikusten ari gara`. Euskal Herrian bizi diren 3 milioi biztanletik 800.000 atzerrian jaiotakoak direla aipatu zuen. Naziotasun bikoitzean sakondu behar dela ere aipatu zuen.