Axeri dantza, eta break dantza erakustaldia gaur inauteri jaietan

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 19a, 01:00

INAUTERIEK gaur izango dute azken eguna, Hernanin behintzat. Azken egun hau aprobetxatzeko egitaraua betea dator eta goiz goizetik hasiko da jaia. Goizeko 09:00etan diana izango da eta goizeko 10:00etan inauterietako bigarren Axeri dantza. Haurrentzako emanaldiek, zezen txikiek, buruhaundiek eta break dantza erakustaldiak osatzen dute gaurko egitaraua.

Konpartsak herrian barrena
Atzo eguerdian konpartsak atera ziren herrian barrena. Elizatxo ikastolak festa gaiaren buelta antolatu zuen konpartsa, drag queen eta guzti. Inmaculada ikastetxeak 60ko hamarkadako hippyak ekarri zituen gogora, dantza saio ederra eginda. Langile ikastolako lagunek Veneziako inauterietako traje dotoreak jantzi zituzten. TTarla dantza taldeko dantzariak xomorroz jantzi ziren eta aterpean, Atsegindegin, dantzan aritu ziren musikaren erritmora.

 

Gaur inauterietan
09:00: Diana.
10:00: Azeri dantza.
11:30: Zezenak, Latsunben.
12:00: Jolas eta jokoak
emanaldia, Kulki taldearen eskutik, Atsegindegin.
16:00: Buruhaundiak.
17:00: Kanpanolue emanaldia, Atsegindegin.
18:00: Break dantza eta Scratch erakustaldia, Atsegindegin.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!