Nikoren oroimenez

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 20a, 01:00

Zure motako katuen artean berezia suertatzen bada ere, katu alaia, jostalaria eta zintzoa zinen. Duela zazpi urte gurera iritsi zinenetik, beste bat izan zara familian. Oraindik ere ate atzean ikusten zaitut, zure trapuzko xagua nere oinetara boteaz, jolasa probokatu nahian. Beti nere mugimenduei begira egoten zinen eta batetik bestera jarraitzen ninduzun. Ez zinen sekula hasarretzen, ez eta hatzaparrak ateratzen ere. Egoera bikaina zen, Hernaniko albaitari klinika horretara eraman zintugun arte. Etxeko istripu baten ondorioz ukalondoan zauria egin zenuen eta sufrimendua saihestea zen gure asmoa. Baina zoritxarrez, `aditu` baten ajolagabekeriarekin egin zenuen topo. Izan ere, utzikeriaz eta presaka, 20:20etan lokartu zintuen eta 00:20etan nere besoetan hil zinen, arnasa itzali zitzaizularik. Soilik animalia bat lagun izan dutenek uler dezakete une honetan sentitzen dugun hutsune eta mina. Eskutitz honek zure oroimena gorde dezala. Valentina Agigó Adamt
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!