INAUTERIAK aurrera doaz eta gaur igandea konpartsak izango dira festako protagonista. Elizatxo ikastolak konpartsetan ateratzen dela 10 urte ospatzen ditu eta festa da ospakizun honetarako aukeratu duen gaia. Inmaculada ikastetxeko ikasle, irakasle eta gurasoak 70garren hamarkadako hippy-ak ekarriko dituzte gogora. Ttarla dantza taldeko dantzariak, xomorroz jantzitako dira: tximeleta, erlez, amona mantangorriz eta euliz. Langile ikastola Veneziako inauterietan bueltan prestatu dute aurtengo konpartsa. Konpartsak eguerdiko 12:00etan aterako dira, Urbieta kaletik. Atzo goiz goizetik ibili zen jendea kalean. Jendea bazebilen mozorrotuta, batez ere haurrak, eta gustora ibili ziren, Axeri dantza, zezen txiki, mozorro festa, txaranga, pailazo eta beste hainbat ekintzetan.
Gaur inauterietan
Otsailak 18, igandea
-11:00: Betikoak txaranga.
-12:00: Konpartsen irteera, Urbieta kaletik.
-17:30: Txiki Glub emanaldia,
Detraka taldearekin.
-18:00: Betikoak txaranga.
-19:30: Trikitilari eta dultzaina-joleen irteera.