Zeberio II-Urrutia hirukoaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 17a, 01:00

Zeberio II iazko banakako txapelduna eta Migel Mari Urrutia, azpitxapelduna hirukote baten kontra neurtuko dira, Galarretako gaurko estelarrean. Uterga, Altuna I eta Etxeberria III izango dira bikotea gainditzen saiatuko direnak. Ohi bezala, jaialdiak lau partidu izango ditu. Beste hirurak izango dira: Zalakain-Gaztelu/Larrea-Aizpurua II; Agirresarobe-Eizagirre/Juaristi-Ion eta Bereziartua-Badiola/Matxin IV-Auzmendi. 16:00etatik aurrera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!