Mutilak Leioaren kontra gaur eta bihar

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 17a, 01:00

Mutilen waterpolo senior taldeak ligako bi partidu izango ditu, gaur eta bihar, Leioaren aurka. Horren zergatia da, lehen itzuliko Hernani-Leioa partidua bertan behera geratu zela eta bihar jokatuko dute, kiroldegian, 13:00etan. Gaurkoa, jardunaldi honetan tokatzen dena da: Leioa-Hernani, Leioan 12:30etan. Hernani 2garren da sailkapenean Getxo gainditu eta gero, 13 punturekin. Neskek gaur jokatuko dute GNPVP Navarraren kontra, 14:00etan, Iruñean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!