‘30 Orrazi’ izeneko lehiaketa antolatu du Chillida Leku museoak

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 17a, 01:00

Haizearen Orraziarekin zer ikusia duten lanak bidali behar dira.

HAIZEAREN Orrazia jarri zutenetik 30 urte pasa dira eta hori dela eta ekintza ugari antolatzen ari dira, museoa eta beste hainbat erakunde. Museoak antolatu duen ekintzetako bat da 30 Orrazi izeneko lehiaketa. Lehiaketan Haizearen Orraziarekin zer ikusia duten lanak, edozein disziplinatakoak, bidali behar dira: anekdotak, musika, argazkiak, marrazkiak, testimonioak, eta abar. Lanak irailaren 2ra bitartean bidali daitezke helbide honetara:proyectos@museochillidaleku.com . 30 lan onenek Haizearen Orraziaren inguruan Chillidak egindako marrazkiak jaso dituzte, museoak prestatu eta enmarkatuta. Herritarrak animatu dituzte parte hartzera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!