Berria txapelketako estreinakoan Bergara aurkari

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 17a, 01:00

gaur hasiko da Hernaniko taldea Berria txapelketan, Bergararen aurka. 17:00etan hasiko dira partiduak, Altzako frontoian, kadete, jubenil eta nagusietan. Kadeteetan, Arrieta-Bolinagak, Rezusta-Irizarren aurka jokatuko dute. Hernaniko bikoteak (Bolinaga arrasatearra da) jokatu ditu lehiaketa gehiago batera (Burlatan finalera iritsi ziren) eta hernaniarrak faborito jo dituzte. Jubeniletan, Ezeiza II-Esnaolak jokatuko dute Perez-Elorzaren aurka. Bikote hernaniarra Euskal Herriko txapelketa jokatzen ari da gaur egun. Ezeiza II eskuko minez eta Esnaola azterketetan dauden arren, irabaziko duten esperantza dute Hernaniko klubean. Nagusietan, Aizpitarte-Gorrotxategik, Muguruza-Herran izango dituzte parean. CD Hernaniko pelota sailetik dei egin diete herritarrei pelotariak animatzera joateko, ´herritarren txaloak beti eskertzen direlako`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!