Korrika badator, emakumeak protagonista hartuta

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 17a, 01:00

Martxoaren 24an pasako da Korrika Hernanitik, eguerdiko 12:00ak inguruan. Kilometro salmenta martxan dago, AEK euskaltegian bertan, Larramendi kalean. Korrika kulturala ere emanaldiz gainezka dator Hernanira.

Ostegunean aurkeztu zuten Korrika 15 Atsegindegin, eta Korrika kulturalak Hernanin izango dituen emanaldien berri ere eman zuten. Sei emanaldi izango dira otsaila eta martxoan, arik eta korrika bertatik pasa arte. Martxoaren 22an hasiko da Karrantzan eta 24an pasako da Korrika Hernanitik, Urnietatik etorri eta Astigarraga aldera. AEKk salgai ditu kilometroak, 380 euroan. Kilometro hauek nahi eran eros litezke: talde bakarra, bik edo gehiagok, koadrilek... eta kilometro erdia erosteko aukera ere badago.

Emakumeak protagonista

Aurtengo Korrikak emakumeak omenduko ditu ´emakumeak baikara gure hizkuntzaren transmisiorako giltza`. Euskara debekatua zegoenean seme-alabei euskera maitatzen emakumeek egindako lana eta oraindik ere egiten dutena azpimarratu zituzten. Aurkezpenean herriko emakume askok hartu zuen parte, Korrikari beren babesa emateko. Emakumeaz gain, ´egunero-egunero euskaltegietan euskara ikasten ari diren guztiei` ere zorionak eman zizkieten aurkezpenean.

Hernaniko Korrika kulturala

Poesia musikatua. Mikel Peruarena eta Jexux Aranburu. Otsailaren 22an, 22:00etan Bodegan.

Hernaniko ondare kulturala ezagutuz. Mikel Arrieta historialariarekin. Otsailaren 24an, 10:00etan udaletxeko arkupeetan.

Kontzertua. Garbiñe Insausti musikaria. Martxoaren 3an, 22:00etan Milagrosan.

Helduentzako ipuin kontalaria. Aitor Txarteria ipuin kontalaria. Martxoaren 7an, 19:00etan Euskaltegian.

Bertso afaria. Inguruko emakume bertsolariak ariko dira. Martxoaren 8an.

Bizikleta Martxa. Martxoaren 17an, 11:00etan Gudarien Plazan.

Korrika Txiki eta Korrika Gaztea. Martxoaren 23an.

KORRIKA. Martxoaren 24an.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!