PILOTA ETA FRONTOIA - KIROL GOGORRA!

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 17a, 01:00

Gure pilotarien arazo haundiena, nahiz fisikoki eta mentalki ondo egon, `eskuko mina` da. Beti eskuak zaintzen. Bateko `trapuak` eta `takoak` eskua babesteko, besteko `enplastoak` eta `masajeak` sendatzeko… Eskuko mina hortxe azaltzen da etengabe eta gogor.

Gure FRONTOIEK ere gogortasun hori bizi dute egunero, ikusi besterik ez dago gure herrian: -Tilos-Ezkiagako` frontoia, 1951koa, asko ikusi eta sufritutakoa da: `euria, kazkabarra, elurra, hormak, eta abar…`.

-Polikiroldegiko Frontoi `estalia` ere latzak ari da nozitzen aurtengo neguan. Tilosetako frontoiaren pare jarri zaigu, eta, herriko beste kirol instalazio batzuk bezala, urak hartu du . Esaten dute laister bukatuko dutela. Baina, ez al zuen bukatuta egon behar 2007ko otsailerako? Zuek, teknikook, nola ikusten duzue? Herriko beste kirol guztietan bezala urteak daramazkigu ixil-ixilik lanean, eta gure ustez HERNANIKO PILOTA KIROLAk merezi du bultzada haundi bat. Ikusi besterik ez dago beste herrietan nolako frontoiak dituzten kaxko - kaxkoan.

MEREZIMENDU OSOZ GURE HERRIAK `TILOS-EZKIAGA` BERRI BAT MEREZI DU.

Mikel Salaberria,CD Hernani Pilota Elkarteko Entrenatzailea.


Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!