‘Kontrakantxa’ itxi dute, baina berriz sartu dira

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 17a, 01:00

Udalak dio aspalditik zegoela ixteko deia egina ´lokala arrisku egoera haundian dagoelako`. Gazte Asanbladak dio Udalaren utzikeriarengatik dagoela lokala horrela.

Atzo tapiatu egin zuten Kontrakantxa gaztetxea bloke batzurekin, baina torniloak askatu eta berriz sartu ziren atzo zenbait lagun. Udal ordezkarien hitzetan aspaldi zegoen ixteko ordena emana, baina ez zekiten atzo itxiko zutenik. Txema Mercado Hezkuntza Zinegotziaren hitzetan, arrisku haundia du lokal horrek eta arrisku horren berri ematen duen teknikari baten txostena ere badu. Hori izan da ixtea eskatzeko baldintza nagusia Kronikari esan dionez, baina ez bakarra. Berak dio, lokal horretara autorizazio gabe sartu zirela gazteak eta hor Gazte Txokoa jartzeko proiektua dutela. Atzo bertan Kronikari esan zionez, Gazte Txokoa bertan egiten hasteko diru partida bat onartua zeukan udalak baina ´lokalak duen egoerarekin, partida haundiagoa onartu beharra dago, inongo enpresak ez baitu onartu aurrekoa´. Mercadok dio berak logikoa ikusten duela gazteek gaztetxea eskatzea eta horretaz gazteekin hitz egiteko ´pronto` dago Kronikari esan dionez, ´eta baita oraingo lokalaren egoerari buruz hitz egiteko ere`.

Gazte Asanblada: `Udalaren utzikeriarengatik dago lokala egoera horretan`

Gazte Asanbladak adierazi duenez, lokala egoera horretan ´Udalaren utzikeriagatik` dago: ´Argia moztu zuten eta gero, argia hartzeko erabili genuen kablea moztu zuten eta airean utzi. Hori bai dela arriskutsua`. Oraindik erabakitzekoa duten arren, Kontrakantxan jarraitzeko asmoa dutela adierazi dute: ´Udalak dio hemen ezin garela egon, baina ez digu beste alternatibarik uzten`.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!