Konpartsak direla eta mozketak bihar

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 17a, 01:00

Bihar, igandea, konpartsak direla eta Elkano kalea moztuta izango da goizeko 11:00etatik aurrera. Konpartsak eguerdiko 12:00etan aterako dira Urbieta kaletik Elkano kale aldera. Herrira sartzeko Sandiusterri kaleko sarrera moztuta izango da, azkeneko konpartsak kale hau eta Elkano kalearen arteko bidegurutzea pasa arte. Larramendi kaleko trafikoa Portu auzorantz bideratuko da desfileak iraun bitartean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!