Herriko ikasleek eman zioten hasiera atzo Inauteri jaiei, bertso eta guzti

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 17a, 01:00

Inauteri jaiei atzo eman zioten hasiera, herriko ikastetxeetako ikasleek. Urteetan zehar Inauteriak alaitzeko egin duten lana omendu nahi izan du horrela Jai Batzordeak.

Herriko ikastetxeetako ikasleek eman zieten atzo, merezimendu osoz, inauteri jaiei hasiera. Izan ere, beraiek izan dira azken urteetan inauteriak kolorez jantzi eta ekintza ezberdinetan parte hartu dutenak. Jai haierako ekitaldian, Plazan jarritako taula gainera 4 ikasle igo ziren eta txukun prestatutako bertsoak bota ondoren, Gora Hernani eta Gora Inauteriak! oihukatu zuten. Eguraldi eguzkitsuak lagunduta, Plaza mozorrotutako jendez bete zen. Ekitaldiaren ondoren Urumea ikastolako txaranga atera zen, eta atzetik segika, gazte mordoa dantzan.

Gaur goizean Axeri Dantza

Gaur goizean izango da Inauterietako aurreneko Axeri Dantza. Herriko zirrikitu eta pasadizo guztiak prest dituzte herritarrak ustekabean harrapatzeko. Bisitariak ere izango dira gaur herrian Goierriko Benta zaharreko mutil alaiak txaranga izango baita herrian zehar, goiz eta arratsalde. Txaranga, San Joan konpartsak ekarri du. Arratsaldeko 17:30etan Mozorro festa izango da, Tilosetan. Herriko zenbait gazteek, abesti bat hartu, eta emanaldi bat prestatzen aritu dira horren bueltan. Aurkezleak gazteak berak izango dira. Kantuz abesbatzak ere inauterietarako ekitaldi berezia antolatu du, parodia bat. Parodiaren gaia zein den ez dute aurreratu, herritarrak ezustean harrapatu nahi baitituzte. Arratsaldeko 19:00etan aterako dira, herriko kaleetan zehar.

Gaur Inauterietan

Otsailak 17, larunbata

-10:00: Azeri dantza.

-11:00: Betikoak txaranga.

-11:30: Zezenak, Latsunben.

-12:00: Benta zaharreko mutil alaiak taldearen irteera.

-13:00: Buruhaundiak.

-17:00: Berria pelota txapelketa, Altzako frontoian.

-17:00: Potxin eta Patxin pailazoak, Atsegindegin.

-17:30: Benta zaharreko mutil alaiak taldearen irteera.

-18:00: Betikoak txaranga.

-19:00: Mozorro festa, Tilosetan. Segidan zezen suzkoa.

-19:00: Parodia herrian zehar.

-00:00: Betikoak txaranga.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!