Herri barruko autobus zerbitzua txotx garaian sagardotegietara ere joaten da. Udalak jakinarazi du zerbitzu horretan ordutegia aldatu egin dutela. Larunbat eguerdian, Urbieta kaletik 13:30etan eta 14:00etan aterako da eta buelta arratsaldeko 17:00etan eta 17:30etan egingo du. Ostiral eta larunbat gauetan, 20:30etan, 21:00etan eta 21:30etan aterako da. Buelta gaueko 23:30etan, 00:00etan eta 00:30etan egingo du. Autobusak honako ibilbidea egiten du: Urbieta kalea, Itsasburu, Otsua-enea, Olaizola, Altzueta, Iparragirre eta Elorrabi.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!