Xabat Otxotorenak denboraldi hasiera bikaina egin du eta meritu haundiko 13garren postuan bukatu du Mallorkako Challengea, lehenengo euskalduna. Azken etapan, Otxotorenak ezin izan zuen onenen taldean sartu eta 53 segunduko atzerapenarekin iritsi zen. Hala ere, sailkapen nagusiko postu onari eutsi zion. Atzoko etapa Euskaltel-Euskadi taldeko Unai Etxebarriak irabazi zuen eta sailkapen nagusia Luis Leon Sanchez Illes Balears taldeko txirrindulariak. Bestalde, Ereñotzun bizi den Ricardo Serrano txirrindularia Mediterraneoko Itzulia korritzen ari da, Tinkoff talde berriarekin, eta 9garren postuan sartu da 2garren etapan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!