Saharara bidaltzeko 4 tona produktu bildu dira Hernanin

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 16a, 01:00

Euskal Herri osoan bildutakoarekin karabana, otsailaren 17an aterako da.

SAHARAREN aldeko janari bilketa izan da aurten ere, joan den abendutik urtarrila bukaerara arte, Sahararen aldeko taldeak antolatuta. Jakinarazi dutenez, Hernanin guztira 4.113 kilo produktu bildu dituzte: arroza (1.376 kilo), atuna (760 kilo), azukrea (697 kilo), lentejak (1.136 kilo), eta bestelako produktuak (144 kilo). Sahararen aldeko taldeak eskerrak eman nahi dizkie kanpainan parte hartu duten Hernaniko dendari, enpresa, ikastetxe eta herritarrei. Aurtengoa 3garren karabana izango da. Euskal Herriko herri ezberdinetan bildutakoarekin karabana otsailaren 17an aterako da, Donostiatik, Amaratik.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!