Udaletxean hauteskunde sindikalak izan ziren otsailaren 2an.
HAUTESKUNDE sindikalak izan ziren udaletxean otsailaren 2an. LAB sindikatuak 5 ordezkari lortu ditu eta ELA sindikatuak 2. Udaletxean 145 langile daude, eta horietatik 109 langilek eman zuten botua. LAB sindikatuak bere balorazioa helarazi dio Kronikari eta eskerrak eman dizkie langileei ´berriro guregan jarri duzuen konfiantzarengatik`. Horrez gain aipatu du, jarritako helburua erraz lortu dutela eta lanean jarraituko dutela ´denon lan eskubideak defenditzen eta hobetzen`.
Kirol patronatuko hauteskundeak urtarrilaren 31n egin ziren eta LABek atera zuen bertako ordezkaritza bakarra. Ongintzakoak apirila bukaeran izango dira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!