Goizuetara doan errepidearen hasierako tramoko eskumena ere eman dio Diputazioak Udalari.
UDALAK izango du Zinkoeneatik Martindegiko rotondarainoko (G1-131) errepidearen eskumena, horrela jakinarazi du Diputazioak bidalitako prentsa ohar batean. Era berean, Hernanitik Goizuetara doan errepidearen lehen zatia, Zikuñagako rotondaraino dijoana, ere Udalaren esku geratuko da.
Iñaki Arratibel zinegotziak azaldutakoaren arabera, Urumeako Autobidea egiteko bidean dela, Diputazioak errepide hauek herri barrukotzat jotzen ditu eta Udalaren esku utzi ditu. Errepide zati hauetako mantenimendu lanak eta aldaketak egitea Udalaren ardura izango dira, beraz.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!