Ikastetxeek inauteri jaien alde egindako lana omenduko dute gaur txupinazoan

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 16a, 01:00

Gaur hasiko dira inauteriak, arratsaldeko 15:15etan plazan jarritako oholtzatik txupinazoa botata.

GAUR arratsaldean hasiko dira inauteriak, 15:15etan, Plazan jarritako tabla gainetik txupinazoa botata. Aurtengo omenduak herriko ikastetxeak izango dira, izan ere, azken urteetan inauteri jaiak mantentzeko lan asko egin dute. Inauteri jaietako ekintzak ere ikasleentzat antolatzen dira, neurri haundi batean. Langile, Elizatxo, Txirrita, Urumea eta Inmaculada ikastetxeak izango dira beraz gaur, inauterietako protagonista. Arratsaldeko 17:00etan, buruhaundiak eta erraldoiak aterako dira. Kriskitiña dantza taldekoak dira inauterietan urtero buruhaundiak antolatzen dituztenak, baita San Joanetan ere. Mozorro, erraldoi eta buruhaundiak ere haiek prestatzen dituzte.

Zaharren egoitzan ere bai
Zaharren egoitzan gaur goizeko 10:30etan igel txapelketa eta arratsaldeko 17:00etan, Bingo Berezia izango dira.

Egitaraua

Gaur, ostirala
15:15: Jaien hasiera ofiziala. Herriko ikastetxeei omenaldia egingo zaie.
-17:00: Erraldoi eta buruhaundiak, Kriskitiña taldearekin.
-17:30: Kupela taldea, Plaza Berrin.
Bihar, larunbata
-10:00: Azeri dantza.
-11:00: Betikoak txaranga.
-11:30: Zezenak, Latsunben.
-12:00: Benta zaharreko mutil alaiak taldearen irteera.
-13:00: Erraldoi eta buruhaundiak, Kriskitiña dantza taldearekin.
-17:00: Potxin eta Patxin
pailazoak, Atsegindegin.
-17:30: Benta zaharreko mutil alaiak taldearen irteera.
-18:00: Betikoak txaranga.
-19:00: Mozorro festa, Tilosetan. Segidan zezen suzkoa.
-00:00: Betikoak txaranga.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!