Sardinaren ehorzketak emango die bukaera aurtengo inauteriei

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 20a, 01:00

Gaur 18:30etan erreko dute sardina Plazan. ‘Break’ eta ‘scratch’ erakustaldia atzo.

2007ko inauteriei iritsi zaie bukaera. Joan den ostiraletik hainbat ekitaldi izan dira Hernaniko kaleetan eta gaur arratsaldean izango da azkena. 18:30etan, sardinaren ehorzketa ospatuko da herriko kaleetan barrena, eta ondoren Plazan erreko dute sardina.

Atzo ‘break’ eta ‘scratch’ erakustaldia

Atzo arratsaldean break eta scratch erakustaldia eskaini zuten Zarautz, Donostia, Iruñea eta Hernaniko dozena bat gaztek Tilosetan, Jaifan eta Ajo bikotearen koreografiaren ondoren, 18.30ak aldera. Musika jartzen eta aurkezten Aritz Sound System izan zen eta Hernanin bizi den Chimidek (15 urte) parte hartu zuen, dantzan.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!