San Joan Konpartsak festa antolatu du datorren larunbaterako, herrian barrena. Benta Zaharreko mutiko alaiak Goierriko txaranga, kantu herrikoiak (liburuxkak banatuko dituzte nahi duenak kantatzeko), eta euskal dantzak dantzatzeko musika izango dira aukeran. Eguerdiko 12:00etatik 14:30etara eta 18:00etatik aurrera izango da jaia. Inauterien inguruan antolatutako ekitaldi honetan parte hartzeko deia egin du San Joan Konpartsak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!