Datorren larunbatean eta astelehenean murriztu egingo da zamalanetarako ordutegia, Kaxkoan

Kronika - Erredakzioa 2007ko otsailaren 15a

Inauteri jaiak direla eta, zamalanetarako ordutegia murriztu egingo da datorren larunbatean eta astelehenean Kale Nagusian, Kardaberaz Kalean, Gudarien plazan eta Zapa karkaban. Udaltzaingoak jakitera eman duenez, larunbatean goizeko 06:00etatik 09:30etara eta 11:30etatik 12:30etara izango da karga-deskargarako ordutegia; astelehenean, berriz, goizeko 06:00etatik 09:30etara eta 11:30etatik 13:30etara.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!