Hernaniko Korrika batzordeak gaur aurkeztuko du aurtengo programa

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 15a, 01:00

Korrika 15 martxoaren 24an igaroko da Hernanitik eta gaur egingo du AEKk Korrika programaren aurkezpena, 19:30etan, Atsegindegin. Aurtengo Korrikak emakumea omenduko du eta azaltzeko deia egin diete emakume guztiei.

Martxoaren 22an hasiko da Korrika 15, Karrantzan, eta apirilaren 1ean bukatuko da, Iruñean. Hernanitik martxoaren 24an pasako da, eguerdian, eta egun horretako eta aurtengo korrika kulturaleko nondik norakoak gaur azalduko dituzte, 19:30etan, Atsegindegin. Aurtengo omendua emakumea izango da, ´mendeetan zehar herriari, hitzari, euskarari, elkarlanari` heldu diolako eta Korrika batzordeak deia luzatzen die emakume guztiei aurkezpenera azaltzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!