‘Hernani’ musika bandak kontzertua eskaini zuen atzo eguerdian Udaletxeko arkupetan. Zipri Otxandorenaren zuzendaritzapean, Inauterietako abestiak jo zituzten, hala nola, Diana, Iriyarena, Pello Ziri ziri, Baratzako pikuak, Galtzaundi, Pastelero, Farol dantza, Paquita la Vergaresa, Isabelita, Habanera, Contrapas, Polka, Praskuarena, Jota eta Irureta. Herritar asko gerturatu ziren kontzertua ikustera.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!