‘Kastillako dorreak’ antzezlana Hernanin ikusi ahal izango da, berriro, otsailaren 23an. Obra 2006ko apirilean estreinatu zuten eta ez du aldaketarik izango. 100 hernaniar baino gehiagok hartuko dute parte eta horietako erdiak zuzeneko antzezlana egiten dute. Kalez kale kantari ekimenekoak, abesbatzek, Ttarla dantza taldeak eta hainbat norbanako ikusten ahal da ‘Kastillako dorreak’ antzezlanean.
´Jendeak eskatu duelako`
Obrak arrakasta haundia izan du eta otsailaren 23koa, Hernanin errepresentatzen duten zortzigarren aldia izango da (Donibane Garazin ere egin zuten errepresentazio bat). Hala ere, parte hartzaileek diotenez, hainbat herritarrek oraindik ez dute ikusi eta eskatu egin diete obra berriz errepresentatzea. Gaineratu dute 23koa ´seguruenik ez dela azkena izango`. Sarrerak salgai daude Oindi eta Aralar tabernetan, eta Haizea eta Aurki dendetan.