Krosaren festa Landaren

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 12a, 01:00

Adarraga memorialean 329 korrikalarik hartu zuten parte atzo, Landaren. Agustin Jimenez eta Nerea Amilibia, Gipuzkoako kros laburreko txapeldun seniorretan.

Gipuzkoako eskolarteko kros txapelketa eta seniorretako kros laburreko txapelketa korritu ziren atzo Landaren, Adarraga memorialeko 44garren edizioan. 329 neska-mutil izan ziren alebin, infantil, kadete eta senior mailetan parte hartu zutenak eta jende asko bildu zen probak ikusteko.

Agustin Jimenez eta Nerea Amilibia garaile
Senior gizonezkoetan Agustin Jimenez atera zen Gipuzkoako txapeldun, 12:20ko denborarekin, eta emakumezkoetan Nerea Amilibia, 15:15eko marka eginda. Kadeteetan, Unai Cobos eta Enara Cacho izan ziren azkarrenak. Infantiletan Asier Insaustik eta Sara Insaustik irabazi zuten eta alebinetan Kepa Eizagirre eta Olatz Floresek .

Sergio Roman 5garren seniorretan
Atzo Landaren 20tik gora hernaniarrek hartu zuten parte. Emaitza onena Sergio Roman seniorrak lortu zuen (5garren). Kadeteetan Tomax Elorzak 8garren egin zuen eta Olaia Auzmendik 11garren.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!