UPV Hernani boleibol taldeak 1 eta 3 irabazi zuen Sapuherriren kontra. Partidu gogorra izan zen. Hernaniarrek ez zuten bere maila eman aurreneko jokoan eta etxekoak 1-0 aurreratu ziren. Bigarren jokotik aurrera maila hobea erakutsi zuten Lauri Matiasen mutilek. Jokoak izan ziren: 25-14, 21-25, 13-25, 17-25. Hernaniarrak aurreneko postuan jarraitzen dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!