Hernani Institutuak hitzaldi zikloa antolatu du, ´gurasoei eta, orohar jendeari zuzendua`, eta datorren asteartean, hilak 13, bigarren hitzaldia izango da, Hezkuntza praktika eta balioen garapena gaiarekin. Hizlaria Conchi Medrano pedagogoa izango da eta balio etikoez, arau konbentzionalez eta arau pribatuez ariko da. 18:30etan izango da, Biterin.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!