Juniorrak galdu (55-59) Cafes Aitonaren aurka

Kronika - Erredakzioa 2007ko otsailaren 11

‘Partidu txukuna’ jokatu zuten hernaniarrak, baina ezin irabazi.

Hernani junior saskibaloi taldea Cafes Aitonari irabazteko gertu izan zen atzo, baina azkenean lau puntugatik galdu egin zuen (55-59), kiroldegian jokatutako partiduan. Ibon Ocaña entrenatzailearen esanetan ´txukun` jokatu zuten, ´batez ere defentsan`, eta nabarmendu zuen taldearen hobekuntza, ´donostiarren aurka 50 puntugatik galdu genuen lehenengo fasean`.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!