Hernaniko gimnastak bere abilezia erakutsiko dute Astigarragan gaur, B mailako eskolarteko txapelketan eta esku libreetako topaketan, goizez eta arratsaldez.
Goizean eskolarteko txapelketa
Goizean Langile ikastolako talde alebina esku libre eta pelotak modalidadeetan ariko da. Bakarka, berriz, Maider Lopez, Ane Mazizior, Maialen Garcia eta Maider De Las Heras alebinak ariko dira, esku libreetan; Ainhoa Gaspar infantila sokarekin; eta Amaia Agirre eta Lara Peman kadeteak aroekin. Probak 10:00etan hasiko dira eta 13:30ak arte izango dira.
Esku libreetako topaketa arratsaldean
Arratsaldean 16:00etan hasiko da benjamin mailako esku libreetako topaketa, 17:30ak arte. Hernaniko lau taldek hartuko dute parte: Langile 1, Langile 2, Langile 3 eta Urumea. Leire Leonet eta Malen Martinez bakarka ariko dira.