Unai Alvarezek beste txapel bat lortu du Abadiñoko ‘San Blas’ trinkete txapelketan. Ostiralean jokatu zen finala eta Alvarez eta Elorriaga, 40-35 nagusitu ziren Lanbert eta Martin IIri, ´partidu politean`. Unai Alvarezek tiroia izan zuen izter txokoan partidu erdialdera, baina ´Elorriagak ondo eutsita`, partidua aurrera atera ahal izan zuten. Alvarezek adierazi zuen ´gustora, baina justu` bukatu zuela partidua.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!