Servando Rivas CD Hernaniko mailu tiralari jubenilak Gipuzkoako txapelketa irabazi zuen atzo Sagastialdeko pistan. Horrez gain, Euskadiko errekor berria jarri zuen Servandok (53,97), jubenil mailan, joan den astean jarri zuen errekorra (53,74) gaindituta. Jubeniletan bera izan zen parte hartzaile bakarra eta guztira, maila ezberdinetako 12 tiralari izan ziren Sagastialden. Peio Errazti, Servandoren entrenatzailea, seniorretan atera zen txapeldun, 54,82ko markarekin. Isabel Reyes hernaniarrak ere parte hartu zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!