Iñude eta artzaiak gaur Hernaniko kaleetan barrena

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 11a, 01:00

Inauteriei hasiera emanez, Urumea ikastolak iñude eta artzaien konpartsa eszenifikatuko du gaur 12:00etatik aurrera Hernanin. Aurten, 14garren edizioan, 130 lagunek osatuko dute konpartsa.

Urumea ikastolak antolatuta, Iñude eta artzaien konpartsak herriko kaleak zeharkatuko ditu gaur, 12:00etatik aurrera. Urumea ikastolatik aterako da konpartsa eta kaxkoko kaleetan barrena ibili ondoren, Gudarien plazan (eguraldi txarrarekin Atsegindegin) ekitaldi nagusia egin eta Urumea ikastolan bukatuko dute. 14 edizio bete dituen konpartsak garai bateko pertsonaiak ekarriko ditu gogora (barkileroak, zapata-garbitzaileak...) eta 130 lagun bilduko ditu. Horietatik 48 dantzariak dira eta 45 danborra jotzen aterako diren ikasleak.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!