Txatunga Bembe bilbotarrek kaxkoko kaleak hartu zituzten atzo arratsaldean, eta kaleetan zebiltzanen atentzioa erakarri zuten, doinu brasildarrekin. ´Ezer ez zekitenak enteratzeko moduko burrunda` atera zutela esan zion Kronikari ikusle batek. Herritar asko bildu zitzaizkien, batzuk dantzan eta beste batzuk begira.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!