Oraindik neguko hotzak gainean baditugu ere, txirrindularitza profesionaleko gurpilak bihar hasiko dira jira biraka ofizialki Europan, Mallorkako Challengean. Denboraldiko lehenengo proba honetan, han izango da Xabat Otxotorena txirrindulari hernaniarra, Orbea taldearekin. Mallorkako Challangea proba berezia da. Bihar hasi eta ostegunera bitartean bost etapa korrituko dira. Baina, etapakako beste lasterketatan ez bezala, Mallorkakoan txirrindulari bakoitzak aukeratu dezake zein etapatan parte hartu eta zeinetan ez; eta egunen batean erretiratzen bada ere, hurrengo egunetan atera daiteke. Hori bai, sailkapen nagusia disputatu nahi duenak etapa guztiak amaitu behar ditu. Izen haundi asko bilduko ditu aurten edizioak, besteak beste: Boonen, Freire, Zabel, Di Luca, Valverde, Mayo eta guzti hauen tartean Xabat Otxotorena. Xabatek Orbea taldeko aurkezpenean adierazi zuenez, aurtengo denboraldiak izan behar du beretzat ´kale edo balekoa`. Ea ba, lehenengo probatik bere burua erakusteko aukerarik duen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!