Juniorra Cafes Aitonaren kontra, gaur Gipuzkoako txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 10a, 01:00

Txapelketako bigarren jardunaldia izango da, gaur 16:30etan. Maiatzera arte da txapelketa eta sei taldeko bi multzo dira.

Hernani saskibaloi junior taldeak Gipuzkoako txapelketa hasi zuen joan den asteburuan; Deutsche Schuleren kontra izan zen. Henanik irabazi egin zuen Donostian jokatutako partidua (40-56), txukuna jokatuta, klubetik adierazi dutenez. Gaur izango dute bigarren jardunaldia, Cafes Aitonaren aurka, 16:30etan kiroldegian. Klubeko arduradunek diotenez, ´zaila` izango da irabaztea, donostiarrak ´taldeko onenak` direla baieztatzen baitute. Cafes Aitona Euskal ligara igotzeko zorian izan da, baina Easoren aurka galdu zuen final aurrekoetan eta Gipuzkoako txapelketan ariko da.

Gipuzkoako txapelketan 12 talde

Denboraldiko lehen zatian Euskal ligara sailkatzeko fasea jokatu du Hernanik. Bi talde igo dira Euskal ligara: Easo (Donostia) eta Mugarri Alkesa (Arrasate). Hernaniarrak 6garren geratu zirenez, Gipuzkoako txapelketa jokatuko dute. Txapelketa horretan 12 taldek hartuko dute parte, bi multzotan, eta Hernani talde hauen kontra ariko da bere multzoan: Cafes Aitona, Ordizia, Gros Xake, Goierri CAF, Deutsche Schule. Bigarren fasera sailkatzeko bi aurrenekoetan gelditu behar du talde hernaniarrak, eta hori izango dute helburu. Bigarren fasea apirilaren 22tik maiatzaren 27ra jokatuko dute.

Kadeteak ere etxean gaur

Kadeteek ere kiroldegian jokatuko dute, 11:00etan, La Salle Zarautzen aurka. Federazio torneoko lehen partidua du gaur Hernaniko taldeak. Federazio torneoan talde hauek izango dituzte aurkari: La Salle Zarautz, Billabona, Cafes Aitona eta Zarautz B. Euskal ligara sailkatzeko fasean 5garren egin dute hernaniarrek.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!