Mutilek Getxoren bisita jasoko dute eta neskek Askartzarena, bihar kiroldegian

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 10a, 01:00

Mutilen taldeak bigarren postua lor dezake, irabazita (12:00). Neskenak, berriz, lehenengo puntuak lortzeko premia du (13:15).

Waterpolo jarraitzaileek bi partidu ikusteko aukera izango dute bihar kiroldegian, biak ere Euskal Herriko ligakoak. Aurrena, mutilen senior taldeak jokatuko du, 12:00etan, Waterpolo Getxo taldearen aurka, 7garren jardunaldiko partidua. Horren ondoren, nesken senior taldeak Askartza bilbotarren aurka neurtuko ditu indarrak, 13:15etan. Talde honek 4garren jardunaldia du.

Mutilak, bigarren postuaren bila

Mutilen taldea Euskal Herriko ligako 2. mailan ari da, eta hi-rugarren dago sailkapenean. 5 partidu jokatu dituzte (Leioa Bren aurka jokatu behar zutena otsailaren 17ra atzeratu zen) eta horietatik 3 irabazi eta bat berdindu dute, 10 puntu bilduta. Getxoren aurka lehenengo itzulian jokatutakoan 9na egin zuten. Talde bizkaitarrak hiru puntu gehiago ditu hernaniarrek baino, baina partidu bat gehiago jokatu du. Hernanik, bihar irabaziz gero, Getxoren lekua hartuko luke sailkapenean, golen abantaila alde izango lukeelako. Sailkapeneko lehenengoak, CD Bilbaok, 6 partiduak irabazi ditu eta 18 puntu ditu.

Nesken taldea, puntuen markagailua estreinatzera

Nesken taldeak hirugarren jardunaldia izango du bihar. Aurreko biak etxetik kanpo jokatu eta galdu egin dituzte, Santoñan, eta Bilbon Maristasen aurka. Bihar aukera ederra izango du lehenengo puntuak lortzeko, Askartza sailkapeneko azken postuan baitago, punturik gabe. Gogoratu behar da neskek taldea osatzeko jokalari kopuru justua dutela.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!