Ikastaroak datozen hilabeteetan

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 10a, 01:00

Hernani Institutuak ikastaroak antolatu ditu. Batetik, makillaje eta azala zaintzen ikasteko kurtsoa antolatu du, otsailaren 26an eta martxoaren 5, 12, 19, eta 26an izango da. Izena emateko 902 540 040 telefono zenbakira deitu behar da. Langileentzako ikastaroak ere antolatu ditu: Planoen interpretazioa; CAD 2D Autocad 2007; Automatismo hidraulikoak; Mekanizatu teknikak; Automatismo neumatikoak eta elektro neumatikoak; CNC tornua prestatu eta programatzea; Sistema domotiko zentralizatuen diseinua; Transformazio zentroa; Etxebizitzetako instalazio elektrikoak. Lan arriskuen prebentziorako ikastaroa ere badago, batez ere eraikuntzako langileei zuzendua. Izena emateko edota informazio gehiagorako telefono honetara deitu daiteke: 943 551958
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!