Adarraga Memoriala gaur

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 11a, 01:00

Adarraga Memoriala jokatuko da gaur, urtero bezala, Landaren, 10:00etatik aurrera. Alebinak, infantilak eta kadeteak izango dira alde batetik eta helduak bestetik. 60garren aldia da Hernanin krosa egiten dela, eta aurten 44garren aldia Adarraga Memoriala izena jarri zitzaionetik. Adarraga Memoriala 1958an egin zen lehen aldiz, Jose Adarragaren omenez. Jose Adarraga CD Hernaniko fundatzaile izan zen, eta urte askotan lehendakari ere bai. Ostiralean Kronikan argitaratu zen Juan Bautista Adarragaren omenez jarri zitzaiola krosari izena. Juan Bautistak joku olinpikoetan korritu zuen eta hori lorpen izugarria izan zen garai hartan, baina memoriala Joseren omenez izan zen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!