Gobernu Batzarra izango da gaur udaletxean. Bertan, besteak beste, honako gaietaz hitz egingo da: Kartola mendiko herri lurretan zuhaitzak mozteko kontratazio zuzenaz; Zinkoenea zati bat urbanizatzeko lanak subasta bidez kontratatzeaz; eta uztaileko udaleku irekietako eta kirol udalekuetako begiraleen lan poltsa osatzeko oinarrietaz. Arratsaldeko 17:00etan.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!