Alberto Rey presoa aske utziko du Frantziak otsailaren 12an

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 8a, 01:00

Estraditatzeko arriskua dela eta, Askatasunak herritarrak deitu ditu mugara bila joateko.

Alberto Rey Beto Hernanin urte askoan bizitako preso bilbotarra, bere mugetatik kanpora utziko du Frantziako estatuak, han kondena bete duelako. Askatasuna erakundeak dioenez, ´askatasuna berreskuratu eta gure artean izateko moduan egon beharko luke egun horretan`, baina, hala ere, Espainiar estatuak estraditatuko ote duen beldur dira: ´badakigu bi estatuek entrega hauek erabiltzen dituztela euskaldunak mugan atxilotu eta berriro espetxeratzeko` adierazi du Askatasunak. Erakundeak dei egin die herritarrei, Betoren bila joan eta ´Euskal Herrira ekartzeko`. Garin tabernan eman behar da izena datorren astelehenean ´lehen bait lehen`.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!