Orreaga 778, Suburbio, Hurto, Aritz Sound System, Sistah Kata eta Raul Black Jiko izango dira festan.
KONTRAKANTXA gaztetxeak musika jaialdia antolatu du. Bertan punk eta oi! estiloko taldeak izango dira. Batetik: Hernaniko Orreaga 778 eta Suburbio, eta Iruñeako Hurto. Bestetik, Aritz Sound System izango da musika beltza jartzen eta mikrofonoan Irungo Sistah Kata eta Raul Black Jiko kubatarra izango dira. Aurretik, arratsaldeko 19:00etan hasita, sagardo probaketa izango da.
Kontzertua gaueko 22:00etan hasiko da eta musika jartzaile eta abeslariak goizeko 01:00etan. Sarrera debalde da.
Kontrakantxa gaztetxea joan den urte bukaeran okupatu zuen Hernaniko gazte asanbladak. Festa, Molotoff Irratiaren laguntzarekin antolatu dute.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!