Juan Mari Ugalde 2garren eskualdeko txapelketan

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 6a, 01:00

Juan Mari Ugalde Txantxangorriko ehiztariak bigarren egin zuen joan den larunbatean jokatu zen bigarren zonako txakur eta guztiko txapelketan. Ugaldek 603 puntu lortu zituen, 3 faisan eta 3 eper botata. Irabazlea Jose Luis Toledotxiki (Santa Kruz-Urnieta) izan zen 806 punturekin. Gerardo Beraza eta Juan Otaegi Txantxangorriko kideek 9garren eta 15garren egin zuten. Ibai Beraza Txantxangorriko gazteak, berriz, 202 puntu lortu zituen, bi eper botata. Txapelketarako 30 faisan eta 33 eper jarri zituen Txantxangorri antolatzaileak; horietatik %68,2a bota zuten ehiztariek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!