Biteriko eskulan ikastaroko ikasleen lanak ikusi daitezke egun hauetan Joxe Mari tabernan. Hondarra erabili dute koadroak
osatzeko, eta batzuetan pasta ere bai. Pazientzia haundiarekin egindako lanak dira, baina emaitzak pena merezi du. Hondarraz gain, egurrarekin eta kristalarekin ere egiten dituzte eskulanak, besteak beste. Otsaila erdialderaino izango da erakusketa ikusteko aukera. Oihana Insausti da ikastaroko irakaslea. Horrelako lanak edo bestelako eskulanak eskuratu nahi izanez gero, Aurki dendara jo daitekeela jakinarazi du.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!