Dominatu eta irabazi, igoera faseko lehen partiduan

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 5a, 01:00

Hernanik Eibartarra menpean hartu zuen atzo Zubipen.

Igoera faseko lehen partidua jokatu zuten atzo Zubipen Hernanik eta Eibartarrakek eta etxekoek irabazi zuten, 1-0. Zuriberdeak gehiago izan ziren ia partidu guztian, nahiz eta markagailua motz geratu. Lehen zatian sartu zuten hernaniarrek gola eta aukera asko izan zituzten gehiago ere egiteko, partidu bukaeran bereziki. Atzokoa garrantzia haundiko garaipena da hernaniarrentzat, igoera fasea ligila moduan jokatuko baitute. Hernanik taldean ditu Eibartarrak atzoko aurkaria, Mondragon, Zarautz, Vasconia, Tolosa, Luberri eta BTLS. Igoera fasea bi taldetan jokatzen ari dira eta talde buru gelditzen denak beste multzoko lehenengoaren kontra jokatuko du finala. Nazional mailara irabazlea bakarrik igoko da eta erronka zaila den arren, ondo hasi dute bidea Zubipekoek.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!