Valentzian ere irabazi eta bigarren postua sendotu du Hernanik

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 5a, 01:00

Hernanik Valentzian jokatu zuen atzo eta garaipena lortu zuen beste behin ere, 11-29. Lau entsaio, hiru transformazio eta dropa egin zituen Hernanik eta garrantzia haundiko bonus bat lortu zuen garaipenaz gain. Lehen zatian hernaniarrak gehiago izan ziren eta 8-12 joan ziren deskantsura. Bigarren zatia ere ondo hasi zuten hernaniarrek, baina batxe bat izan zuten eta 11-12 inguratu ziren valentziarrak. Azken ordu laurdenean aurrera egin zuen Hernanik eta erabat hautsi zuten partidua. Entsaioak: bat Iraitz Garmendiak; bestea, Aimar Markok; eta bi, zigor entseguak izan ziren. Hiru transformazio lortu zituen Iraitz Garmendiak eta drop bat Gorka Eizmendik. Bigarren itzuliko lehen partidua irabazita, Hernanik sendotu egin du bigarren postua eta honenbestez igoera fasea jokatzeko aukera. Hurrengo partidua otsailaren 25ean da Landaren, aurkari zuzen baten aurka, hirugarren dijoan Vigoren aurka.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!