Atzo, Santa Ageda bezpera izaki, errondan atera ziren zenbait talde Hernanin, eta urteroko moduan, jende askok hartu zuen parte. Makila eskuetan eta baserritar jantzian, kopla zahar eta berriak kantatu zituzten, baserriz baserri Ereñotzun eta tabernaz taberna Hernanin. Umorea eta eguraldiak lagundu zuen.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!