Bandera eraman dute igande goizaldean

Kronika - Erredakzioa 2007ko ots. 5a, 01:00

Txantxangorri elkarteko bandera zintzilik jarria zegoen, hil berri diren bi bazkideen oroimenez. Atzo goizean Kronikari salatu ziotenez, eraman egin dute bandera hori, larunbat gauetik igande goizerako tartean. Bandera makilara sei zintak eusten dute eta hiru makilan bertan zeuden atzo, tiraka atera dutenaren seinale.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!