Datozen hauteskundeei begirako
aurkezpen ekitaldia izango da. Ostegunean izango da, arratsaldeko 20:00etatik aurrera, Biteri kultur etxean.
Hernaniko Ezker Abertzaleak aurkezpen ekitaldia egingo du datorren ostegunean, Biteri kultur etxean, Orain Hernani Orain Ezker Abertzalea izenarekin. Datozen hauteskundeei begirako aurkezpen ekitaldia izango da eta bertan orain arteko ibilbidea azalduko da eta aurrera begira Ezker Abertzaleak duen ikuspuntua. Arratsaldeko 20:00etan izango da ekitaldia Biterin eta Ezker Abertzaleak dei egin die herritarrei bertara azaltzeko. yy
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!