Erraustegiaren aurkako bertso afaria izango da otsailaren 10ean, Zubietako Araeta jatetxean. Amets Arzallus eta Jexux Mari Irazu ariko dira bertsotan. Txartelak salgai daude Hernanin, Tripontzi jatetxean, igandera arte, 27 eurotan. Haurrentzako menua berriz 12 eurotan jarriko dute. Zubieta Lantzen Erraustegiaren kontrako koordinadorak antolatu du bertso afaria, eta aurretik, arratsaldeko 19:00etan, hitzaldia izango da frontoi atzeko lokalean.
Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!